2013an Euskal Autonomia Erkidegoan Irakurketa Erraza (IE) ezarri zenetik, gero eta irakurmen edo ulermen zailtasunak dituzten eta beste perfil batzuetako pertsona gehiagok irakurketara hurbiltzeko eta gozatzeko aukera izan dute. Irakurle berrien kopuruak gora egin du, eta hauekin batera baita IEeko ekimen eta IEren sustapena eta garapena bultzatzen duten erakundeen kopuruak.

Banakako irakurleez gain, Euskadin irakurketaren sustapenaren arloan 140 IEko irakurle talde baino gehiago daude, euskaraz nola gaztelaniaz. Irakurle talde hauetan mota ezberdinetako pertsonek hartzen dute parte: pertsona zaharrak, aniztasun funtzionala dutenak, hizkuntza berria ikasten dutenak, analfabeto funtzionalak, gaixotasun mentala dutenak, ikasketetan zailtasunak dituztenak…

Parte hartzaileen eta kontsumitzaileen kopurua nabarmenki hazi da, baina IE formatuko materialen eskaintza berriz ez. Euskarazko liburu eta materialen kasuan egoera bereziki kezkagarria da. Pasa den maiatzean, Donostian Euskadiko Irakurketa Errazeko Taldeen II. Topaketa ospatu zen. Topaketa honetan, “euskarazko taldeetan jarri izan nahi genuen begirada bereziki, bere hazkundea nabarmena delako, batez ere Gipuzkoan. Bertan, talde hauek martxan jarri dituztenen artean, bai liburutegi nahiz erakunde eta ikastetxeetan, alarma piztu zen: IEeko euskarazko liburuen faltagatik. Egoera honetan, talde askoren jarraipena arriskuan bait dago”. Gaur egun, helduentzako 8 izenburu bakarrik daude Gaumin Argitaletxearen aldetik eta haurrentzako 2 izenburu Ediciones Betaren eskutik.

Egoeran honen aurrean, Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Errazak #IrakurketaErrazaArriskuan leloarekin, hedapen eta sentsibilizazio-kanpaina bat hasten du, atentzioa euskarazko IE materialak gehiagotu eta argitaratzearen beharrean jarriz. Hau 2 zentzutan bideratzen da: argitaletxe eta idazleei euskarazko sorkuntza eta argitaratzearen alde apustua egiteko dei eginez. Bestalde, Euskal Erakunde Publikoei tresna honen sustapen eta hedapenaren partaide izateko, IEren erabilera hedatuago dagoen beste lurralde batzuetan egiten ari diren bezala, adibidez Kataluinan.

IE Euskadik eremu sozial, kultural eta hezkuntzako 50 entitate baino gehiagoren laguntza eskatuko du. Entitate hauek Euskadiko IEko sarearen partaide dira eta beraien erabiltzaileak dira egoera honen kalteturik nagusienak.

FacebookTwitterLinkedInGoogle+PinterestEmailEvernote