Funtsezko tresna “Euskal kultura eta bere industria, kontsumoa eta euskararen sustapena aisialdian bultzatu” nahi bada. Kultura eta informazio irisgarria: herritarren eskubide bat, administrazioen betebeharra.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Politika Sailak legealdi honetako lan lerroak aurkeztu zituen duela gutxi. Zupiria Sailburuaren hitzetan “kultura berpiztea denon erantzukizuna da, sortzaileen bidaia-kide izan, euskarari aukera berriak eskaini, hizkuntzen arteko elkarbizitza erraztu…”.
Elebitasun orekatuaren helburuari, euskararen sustapena aisialdi eta esparru funtzional ez formaletan, euskal kultura eta bere industriak sustatzean jarri behar da arreta, horien kontsumo eta internazionalizazioan. Administrazioek, herritarren eskubideen bermatzaile direlarik, informazioa eta kultura eduki irisgarriak sortu eta sustatzeko ardura dute. Halaber, kultura arloan lan egiten duten pertsonen lana babestu eta bere lanak ikusgarri egitekoa ere.
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) bi hizkuntza ofizial dituenez, bi hizkuntzen aniztasuna eta aberastasuna bermatzeko politikak garatu behar ditu. Euskal gizarteak lan handia egin du euskara indartu eta sendotzeko, orain beste herri batzuentzat adibide bihurtu delarik. Oraindik euskal kultura denok gozatu ahal izateko ikusgarriagoa eta erakargarriagoa egiteko erronkarekin jarraitzen dugula ahaztu gabe. Ildo honetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika departamentuak aurkeztu dituen lau konpromisoei laguntza emateko asmoz, Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Errazak euskararen arloan bere esperientzia eskaintzen du. Irakurtzeko eta irakurritakoa ulertzeko zailtasunak dituzten herritarren ehunekoa %30era iristen da herrialde garatuetan, baita beraz geurean eta euskararen kasuan ehuneko hau handiagoa da oraindik.
Irakurketa Erraza pertsona guztiek kultura eta informaziora sarbidea edukitzea ahalbidetzen duen formatua da, forma, edukia eta hizkuntza zaintzen duena. Irakurtzeko demokraziaren printzipioari erantzuten dio eta irakurketaren bidez hainbat talderen gizarteratzea ahalbidetzen du. Irakurketa Errazako materialak ardura bereziarekin idatzita daude pertsona guztiek irakurriak eta ulertuak izan daitezen, edozein arrazoi, fisiko, psikiko edo sozialagatik irakurmen edo ulermen zailtasunak dituzten pertsonek baita ere.
EAE-an Irakurketa Erraza gero eta gehiago zabaltzen ari da hiru lurraldeetan. Alabaina, hizkuntza xehearen erabilera eta informazio irisgarritasunaren arloan, sektore publiko edo pribatuan gutxi edo ia erabiltzen ez diren tresnak dira. Euskararen idatzizko formatuaren kasuan (bai literatura, nahiz prentsa eta testu informatiboetan), pertsona askok ulertzeko arazoak eta era arin, eta beraz atseginean, irakurtzeko zailtasuna dute. Hitz egindako eta idatzizko euskararen artean tarte handia dago, bai hizkuntza berri bezala ikasten ari denentzat, bai txikitatik etxean hitz egin baina beste hizkuntza batean alfabetizatuak izan direnentzat (gaztelera edo frantsesa).
Garrantzitsua, IE materialak argitaratzea
Egoera honen aurrean, Irakurketa Errazeko euskarazko argitalpen eta taldeak beharrezko tresnak dira. Euskarazko Irakurketa Errazeko taldeetan parte hartzeak euskara hizkuntzaren ezaguerak sakontzeko eta hobetzeko aukera eskaintzen du. Horrela, eguneroko bizitzan euskararen erabilera sustatzen da. Hiru lurraldeetako erakundeen eta eragileen arteko lankidetza indartzeko ezinbestekoa da.
Horregatik da hain beharrezkoa babesa formatu honetako material eta edukien argitaratze eta sustapenaren eremuan. Gaztelerazko materialak, baina batez ere euskarazkoak, gutxi dira oraindik dagoen publiko zabalarentzat. Euskarazko Irakurketa Errazeko taldeak irakurle mota anitzak ditu: Besteak beste, euskara ikasten ari direnak (etorkinak, nahiz bertakoak), gazteleraz edo frantsesez alfabetizatuak izan diren belaunaldientzat, euskaraz alfabetizatuak direnak eta irakurketarako zailtasunak edo ikasketa arazoak dituztenak…
Dinamika ezberdinak erabiliz, irakurleak motibatu, gozatu eta elkarrekin tarte atsegina pasatzeko helburua dute talde hauek. Horrela hizkuntza erabiliz harreman pertsonal eta kohesio-sozialerako eremua sortzen da. Inguru akademikotik ateratzen den euskararen erabilerak, eskala txikiago batean euskal gizartean sortzen diren egoera arruntak sortzeko aukera ematen du. Hau da, espazio berberean irakurketaz gozatu, hitz egin eta iritziak elkarbanatuz “euskaldun zaharrak” eta “euskaldun berriak” bizikide dira. Irudi hau urte guzti hauetan beraien eguneroko bizitza euskaraz bizi nahi duten pertsonek egindako ahaleginen emaitza da.
Tresna hau bultzatu eta honekin lan egiten dugun pertsonek ekimen hau proposatu nahi dugu euskal ondare linguistikoa babestu eta sendotzeko, horrela pertsona guztion informaziorako irisgarritasuna bermatzeko eta aisialdira lotutako euskararen erabilera bultzatzeko.
Trackbacks/Pingbacks