Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Errazak Azkuna Zentroarekin batera, bigarren eskuko azoka antolatu du material bibliografiko eta ikus-entzunezkoekin. Ekimena otsailaren 24 eta 25ean garatuko da Kulturen Atarian, 12etatik eta 21etara bitartean. Sarrera librea eta dohainik da.
Azkuna Zentroko BBK Mediatekak «Irakurketa Erraza Arriskuan» kanpainari laguntza eman nahi izan dio. Hori dela eta, liburutegitik baztertzen joan diren milaka liburu-ale eta DVD funtsa emanez. Materialak oso desberdinak dira, gaur egungoak eta kontserbazio-egoera oso onean daude. Bere salmenta-prezioa sinbolikoa izango da.
Helburua Irakurketa Errazeko liburu berriak euskaraz argitaratzeko dirua lortzea da. Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Errazak hedapen eta sentsibilizazio-kanpaina martxan dauka, erakundeak egoera honek zer garrantzia duen jakinarazi nahi du eta. Adibidez, euskarazko Irakurketa Errazeko taldeentzako, liburuen faltagatik talde askoren jarraipena arriskuan baitago.
Hau gerta ez dadin, erakundeak argitaletxe eta idazleei euskarazko sorkuntza eta argitaratzearen alde apustua egiteko deia egiten die. Euskal Erakunde Publikoak tresna honen sustapen eta hedapenaren partaide izatea ere beharrezkoa da.
Pertsona guztien kulturarako eta informaziorako sarbidea bultzatzeko, aukera gehiago eskaintzen duen gizartea eraikitzeko eta euskararen normalizaziorako. Irakurtzea ideiak, pentsamenduak eta esperientziak partekatzea baimentzen duen gozamena delako.
Trackbacks/Pingbacks