Laida Martínez Navarro idazle bilbotarraren testuak eta Asier Sanz Nietoren irudiak dituen eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko den lana Hiriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Dislebi, Apnabi, Aspace edo Down Sindromea Fundazioa bezalako elkarteetan banatu da. Horrez gain, liburu dendetan dago salgai eta Udal Liburutegi Sarean maileguan hartu ahal da.
Egitasmoak Ediciones Beta III Milenioren eta Lectura Fácil Euskadi- Irakurketa Erraza erakundearen laguntza du. Azken erakunde hori, edozein zergati fisiko, psikiko edo sozial dela eta irakurtzeko zailtasunak dituzten eta eskubide hori erabili ahal izateko material bereziak behar dituzten pertsonei irakurketa hurbiltzeko ari da lanean.
Protagonista Max, 9 urte dituen ume totela, duen lan horren bitartez, Udalak irakurketa erraza hedatu eta formatu horretan oinarritutako literatura euskaraz egitea bultzatu nahi du. Liburuak, integrazioa, adiskidetasuna edo norbera bizi den herriarekiko maitasuna, kasu honetan Bilbo, bezalako balioak azpimarratzen ditu.
Con textos de la escritora bilbaína Laida Martínez Navarro e ilustraciones de Asier Sanz Nieto, la publicación editada en euskera y castellano, se distribuirá entre los centros de Primaria de la Villa y asociaciones como Dislebi, Apnabi, Aspace o Fundación Síndrome de Down, y estará también a la venta en librerías y disponible para préstamo en la Red de Bibliotecas Municipales.
Istorioaren protagonista Max da, hitz egiteko orduan arazo bat duen umea. Liburuak, integrazioa, adiskidetasuna edo norbera bizi den herriarekiko maitasuna, kasu honetan Bilbo, bezalako balioak azpimarratzen ditu. Egitasmo horren helburuen artean Irakurketa Erraza hedatzea eta formatu horretan oinarritutako literatura euskaraz egitea bultzatzea daude, izan ere, orain arte ez baitzegoen ezaugarri horiek zituen umeentzako euskarazko libururik, eta gaztelaniaz daudenak ere oso gutxi dira.
“Max Bilbon bizi da” umeei dago zuzenduta batez ere. Izan ere, ume askorentzat irakurtzea ez da erraza, batzuen kasuan, ikasketa zailtasun bereziak dituztelako eta material egokirik ez dutelako. Beste alde batetik, Estatu kanpotik heldu diren umeak edo familia etorkinetan jaiotakoak gero eta gehiago dira, eta ume horiek zailtasunak dituzte bi hizkuntza ofizial dituen ingurunean. Liburu honek oztopo horiek gainditzen ere lagundu gura du, irakurzaletasuna eta irakurtzeko ohitura eta hizkuntzaren ezagutza bultzatuz eta, aldi berean, Bilbo eta bertako elementu enblematikoenak erakutsiz.
Horrela, gure protagonistek euren gorabehera txikiak bizi dituzte hirian. Liburuko testuaren eta irudien protagonisten artean, Guggenheim Museoa edo Puppy, San Mames, fosteritoak, funikularra edo Gargantua edo Marijaia bezalako pertsonaia tradizionalak ere badaude.
Vídeo: Rueda de prensa (Ayuntamiento de Bilbao)
Vídeo: Presentación pública (Beta Ediciones)
Eskerrik asko/ muchas gracias Blanca! En nuestro caso hemos disfrutado mucho con las trastadas de Oier, Max y equipo y las frases gloriosas de Cangrejos contra Ranas y los enfados del monitor. Sobre todo cuando se pone verde!
Abrazos! Bea