Liburuaren Eguneko astean, Hitz-irule proiektua aurkezten dugu ilusio handiz. Proiektu hau sortu dugu irakurketa errazeko euskarazko liburuak bultzatu, sortu eta argitaratzeko. Gainera, Hitz-irule irakurleen eta euskarazko irakurketa errazeko liburuen topagune izatea nahi dugu irakurketa taldeen eta esperientziak eta istorioak partekatzearen bidez.

2018an, LF Euskadi IErekin KALAFATE ospe handiko idazleen irakurketa errazeko formatura egokitutako klasiko unibertsalen bilduma argitaratzen hasi ginen euskaraz. Ordutik, guztira 7 izenburu argitaratu ditugu: Kapitain ausartak, Zentzua eta sentiberatasuna, Peter Pan, Basabizitzaren deia, Munduari bira 80 egunetan, Cantervilleko mamua eta Talismana, azken hau 2024aren hasieran argitaratua.

Euskarazko KALAFATE bildumaren arrakasta ikusita eta euskarazko IE liburuak sortzen eta argitaratzen jarraitzeko ilusioz, liburu hauei txoko propioa sortzea erabaki genuen. Txoko hori genero literario, klasiko eta garaikide desberdinetako liburu askorekin eta bilduma berriekin imajinatzen dugu.

Hitz-irule

Hau guztia egiten ari gara gero eta pertsona gehiagok euskaraz irakurtzen gozatzea eta munduko edozein txokotako irakurleetara iritsi nahi dugulako. Baita gero eta irakurle gehiago dituzten euskarazko irakurketa errazeko taldeetan partekatzeko liburu gehiago izan nahi ditugulako ere.

Txoko propio hori sortzeko eta munduko toki guztietako istorio eta esperientziak partekatzen jarraitzeko gogoz, laster bigarren bilduma bat aurkeztuko dugu Argentinako Lengua Franca elkartearekin lankidetzan. Lengua Francarekin irakurzaletasuna eta hizkuntzekiko maitasuna partekatzen ditugu eta pertsonek komunikatzeko ditugun moduak ospatzen ditugu.

Hitz-irule ezagutzeko bisita eta jarrai gaitzazu Instagramen : @hitz_irule.