Hitz-irule proiektua 59. Durango Azokan egongo gara abenduaren 5etik 8ra arte, Autoekoizleen Goienkale 027 standean.

Hitz-irule irakurketa errazeko euskarazko liburuen txokoa da. Liburu hauekin gero eta irakurle gehiagok euskaraz irakurtzen gozatzea eta munduko edozein txokotako irakurleetara iritsi nahi dugu.

Standera hurbilduko diren pertsonek Hitz-iruleren euskarazko bi liburu-bildumak aurkituko dituzte Irakurketa Erraza formatuan:

  • Kalafate, klasiko unibertsalen bilduma. 7 izenburu hauek ditu: Kapitain ausartak, Zentzua eta sentiberatasuna, Peter Pan, Basabizitzaren deia, Munduari bira 80 egunetan, Cantervilleko mamua eta Talismana.
  • Bost ipuin, Argentinako kulturaren ipuin esanguratsuen bilduma.

Azokan aurtengo 2 nobedade ere aurkeztuko dira: Intrigazko bost ipuin, Bost ipuin bildumaren lehen izenburua eta Arthur Conan Doyleren Baskervilletarren zakurra, Kalafate bildumaren zortzigarren izenburua.

Gainera, abenduaren 7an, larunbata, 14:30ean, Hitz-irule proiektua, bildumak eta nobedadeak aurkeztuko ditugu Talaia-Landakogunean.

Etor zaitezte Durangoko azokara abenduaren 5etik 8ra 10:30etik 20:00etara. Zuen zain gaude!