Euskal kortsarioen abenturak 2017ko euskarazko Irakurketa Errazeko Taldean Koldo Mitxelena liburutegian. Aurten 5 talde egongo dira.

Maiatzean Koldo Mitxelena liburutegian euskarazko Irakurketa Errazeko talde berri bat hasiko da. Sei astetan zehar, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara Bagera Elkarteko lagun talde bat elkartuko da “Ixtebe Pellot azken kortsarioa” izena duen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko.

Irakurketa Errazeko Fernando Morillo Grande-ren bigarren liburuaren protagonista Ixtebe Pellot azken kortsarioa da, abenturazale eta dibertigarria.

Parte hartzaileak euskara ikasten ari diren pertsonak edo euskaraz irakurtzea zaila egiten zaien euskaldunak dira. Irakurketa Errazeko taldea euskara indartu, euskaraz hitz-eginez harreman berriak sortaraztea eta euskal kultura ezagutu eta gozatzea du helburu. Saioetan zehar dinamika ezberdinak egiten dira: liburua ulertzeko eta mintzamena suspertzeko intentzioarekin.

2017an Irakurketa Errazeko euskarazko bost talde egongo dira Koldo Mitxelena liburutegian. Bigarrena martxan dago eta gainerako hirurak iraila, urria eta azaroan izango dira.

Aventuras de corsarios vascos en los Clubes de Lectura Fácil en euskera de 2017 en la biblioteca Koldo Mitxelena. Este año habrá 5 grupos.

Este mes de mayo ha comenzado un nuevo club de Lectura Fácil en euskera en la biblioteca Koldo Mitxelena. Durante seis semanas, de 19:00 a 20:00 un grupo de personas de Bagera Elkartea se reunirá para compartir y disfrutar de la lectura del libro que se titula “Ixtebe Pellot azken kortsarioa”.

El protagonista del segundo libro de Fernando Morillo Grande en Lectura Fácil es IxtebePellot, un corsario vasco aventurero y divertido.

Las personas que participan son personas que aprenden euskera o personas vasco-parlantes que tienen dificultades con la lectura en euskera. El grupo de Lectura Fácil permite fortalecer el uso y el aprendizaje del euskera, crear nuevos lugares de socialización en esta lengua y conocer y disfrutar de su cultura. Durante las sesiones se plantean distintas dinámicas: para comprender el libro y para estimular la conversación.

En 2017 habrá cinco grupos de Lectura Fácil en euskera en la biblioteca Koldo Mitxelena. El segundo está en marcha y los tres restantes serán en los meses de septiembre, octubre y noviembre.

 

FacebookTwitterLinkedInGoogle+PinterestEmailEvernote