Lizardi AEK-ko euskarazko Irakurketa Erraza taldeak, Irakurketa Errazeko taldeko dinamizatzaile den Lina Ugarterekin batera, Bilboko Itsas Museoa bisitatu zuen, Rudyard Kiplingen Kapitain ausartak liburuaren irakurketaren jarduera gisa.
Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Errazaren, Lizardi AEK Euskaltegiaren, Bilboko Itsas Museoaren eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren arteko elkarlanaren adibidea da. Euskarazko Irakurketa Errazeko taldea 6 astetan zehar Bizkaiko Foru Liburutegian elkartu da irakurketa kluba egiteko.
Zein esperientzia liluragarria Kapitain ausartak liburua benetako itsasontziez eta marinel giroarekin inguratuta irakurtzea! Gainera, liburuan ikasitako gaiak hain hurbil ikustea!
Taldearen azken saioa Bilboko Itsas Museoan egin zen. Hasteko, taldeko partaideek Museoko erakusketa ezagutu zuten. Ondoren, Atyla eskola ontzira igo ziren eta amaitzeko, liburuaren azkenengo kapituluak irakurri zituzten. Liburuak, transatlantiko batetik erori ondoren, bakailaoaren arrantzan aritzen den ontzi batek erreskatatuta izan den nerabe iparamerikar baten istorioa kontatzen du.
Ekimen honekin antolatzaileek, herritarrei kultura eta informazioa jasotzeko bidea erraztu nahi diete, giza beharrizan eta eskubide bat bezala ulertuta. Irakurketaren bitartez, gizarte inklusioa eta integrazio bultzatzen da eta plazer bat izateaz gain, esperientziak, ideiak eta pentsamenduak elkarbanatzeko tresna lagungarria bilakatzen da.
Gure esker onak Bilboko Itsas Museoko langileei beren gertutasunagatik eta erraztasunagatik. Baita bere gogoa LF Euskadi IErekin elkarlanean jarraitzeko ere.
Bizkaiko Foru Liburutegiari ere eskerrak eman nahi dizkiogu urte bakoitzean gure Irakurketa Errazeko klub ezberdinak, bai euskaraz eta baita gazteleraz ere, hartzeagatik eta gure kluben alde egiteagatik.
2018ko otsailean Lizardi AEK, Irakurketa Errazeko Klubera gehitu zen, ikasleei euskara ikasteko prozesuan lagungarria den tresna berri bat eskaintzeko. Baliabide honek aurretik ikasitako kontzeptuak finkatzen laguntzen du eta euskararen egunerokotasunean erabiltzeko aukera eskaintzen die, aldi berean erlazio pertsonal berriak sortzen dituzte ere.