Azkuna Zentroarekin batera bigarren eskuko azoka antolatzen dugu. Azoka Zentroko Kulturen Atarian garatuko da, azaroaren 6 eta 7an, Sarrera librea eta dohainik da. Liburuen salmenta-prezioa euro 1 eta 5 euro artekoa izango da.

Azokaren helburua gure irakurleen artean arrakasta handia duen Irakurketa Errazeko formatuan gazteleraz dagoen Kalafate literatura unibertsaleko klasikoen bilduma EUSKARAZ etengabe argitaratzea da. Azken urteetan Irakurketa Errazaren irakurleen kopurua nabarmenki hazi da, batez ere euskaraz. Ordea, euskarazko Irakurketa Errazeko materialen eskaintza ez da kopuru berean hazten.

Azkuna Zentroko BBK Mediatekak kanpaina honi laguntza eman nahi izan dio. Liburutegitik baztertzen joan diren liburuen funtsa emanez. Materialak oso desberdinak dira, gaur egungoak eta kontserbazio-egoera oso onean daude. Bere salmenta-prezioa euro 1 eta 5 euro artekoa izango da.

Kalafate euskeraz

Ezinbestekoa zaigu Irakurketa Errazeko literatura euskaraz argitaratzea: euskararen normalizaziorako eta euskaraz  hitz egin eta ulertzeko zailtasunak dituztenentzat behar-beharrezko tresna baliagarria baita. Irakurtzea ideiak, pentsamenduak eta esperientziak partekatzea baimentzen duen gozamena delako.