Nahiz eta Lantegi Batuak orain dela urte batuzk irakurketa errazarekin esperientzia gaztelaniaz hasi, euskararena ere beharra bihurtu da.

Lantegi Batuak Fundazioan 47 Klubak daude (183 gizon eta 133 emakumeek parte hartzen dute). Danak oso desberdinak dira, ulermen mailak, irakurtzeko gaitasunak eta interes desberdinak dute.

Donostian izandako Irakurketa Errazako Kluben II Topaketan Gernikako lantegiaren euskarazko kluba ezagutu genuen. Han 83 langile lan egiten dute eta 35 pertsona parte hartzen dute irakurketa klubetan (4 talde gazteleraz irakurtzen dute eta talde bat sortu da euskaraz irakurtzeko).

Gaztelerazko talde baten irakurle batek, modu natural batez, galdetu zuen : “Eta zergatik ez dugu irakurtzen euskeraz? Nik hobeto ulertuko nuke”. Eta hórrela hasi zen Lantegi Batuak-en euskarazko irakurketa errazako lehenengo kluba. Topaketan kontatu ziguten nolakoa den esperientzia eta irakurritako liburuak euren iritziak.

Hona hemen egindako aurkezpena: