Abenduaren, 8an, igandea, 54.Durango Azokako Areto Nagusian, Basabizitzaren deia, Jack London-en euskarazko liburua aurkeztuko da. KALAFATE literatura unibertsaleko bildumatik euskaraz argitaratzen den laugarren liburua da.

Asociación Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentuarekin batera liburu hau argitaratu du. Helburua Irakurketa Erraza (IE) euskaraz sustatzea eta publikoari euskararen normalizazioa eta erabilera baimentzen duten izenburuen eskaintza zabala eskura jartzea da.

KALAFATEko bilduma honek literatura unibertsaleko klasikoen 31 izenburu ditu. Asociación Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza Elkarteak bilduma honen izenburu guztiak euskaraz argitaratuko ditu, horretarako, Almadraba argitaletxearekin esklusibotasun kontratua sinatu da.

kalafate-bilduma-web
Liburuari buruzko informazio gehiago: irakurketaerraza.gi@gmail.com

Azken urteetan Irakurketa Errazaren irakurleen kopurua nabarmenki hazi da, batez ere euskaraz. Ordea, euskarazko IE materialen eskaintza ez da hazi.

Arrazoi honengatik, ezinbestekoa da Irakurketa Errazeko literatura euskaraz argitaratzea: euskararen normalizaziorako eta euskaraz hitz egin eta ulertzeko zailtasunak dituztenentzat behar-beharrezko tresna baliagarria baita. Irakurketa denon eskubidea eta beharra delako. Irakurtzea ideiak, kultura, pentsamenduak eta esperientziak partekatzeko gozamena delako.

Irakurtzeko demokraziaren printzipioari erantzuten dio: denok dugu kultura, literatura eta informaziorako sarbidea edukitzeko eskubidea. Honek herritar guztien gizarteratzea ahalbidetzen du, batez ere arrazoi ezberdinengatik irakurketa eta ulermen arazoak dituzten pertsonena (biztanleriaren %30a). IE formatuak talde hauetako irakurleei herritar diren bezala kultura, literatura eta informaziorako sarbidea edukitzeko eskubidea ahalbidetzen die.

Modu honetan, pertsona guztientzat kulturara eta informaziora sarbidea ahalbidetzen da eta aukera gehiago eskaintzen dituen gizartea eraikitzeko.