Hurrengo urriaren 21ean izango da ekitaldia Azkuna Zentroan. Sariak hainbat kategoriatan banatuko dira eta aitortuko dute instituzioetako, gizarteko, hezkuntzako, enpresako, literaturako eta euskara sustatzen duten erakundeen lana.

Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Errazak, 2013an sortu zenetik Euskal Autonomia Erkidegoan Irakurketa Erraza (IE) arloan erreferentzia den erakundeak, 10. urteurrena ospatuko du urriaren 21ean Azkuna Zentroko Mediatekan, Bilbon.

Gure lurraldean Irakurketa Errazaren kontzeptua ezartzeko eta garatzeko 10 urteko ibilbidea egin ondoren, hau ospatu nahi dugu urte hauetan arlo honetan ekimen garrantzitsuak garatu dituzten mota guztietako erakundeen eta norbanakoen lana aitortuta.

2023 Erraza Sariak ekitaldian zehar banatuko dira eta bertan parte hartuko dute saria lortzeko «lehian» dauden erakunde hautagai guztien ordezkariek.

Kategoriak eta hautagaiak

Gizarte-erakundeaHezkuntzaEnpresa
ApdemaEgibideIndesa 2000
Gurutze Gorria, Gipuzkoa. Crono programa.Otxarkoaga IkastetxeaTalleres Gallarreta
GaudeUEU – Udako Euskal UnibertsitateaLantegi Batuak
Administrazio
publikoa
LiburutegiaEuskara
Eusko JaurlaritzaDurangoko liburutegiaAzkuna Zentroa
Bilboko UdalaIgnacio AldecoaBagera Elkartea
eta Bagerakideak
Bizkaiko Foru AldundiaDonostiako Udal SareaGFAko Kultura Departamentua
Club LFIE klubaLiteraturaNorbanakoaren ekimena
Etxe Alai egoitza MungiaKoldo Mitxelena liburutegiaAlmadraba Editorial –
Colección Kalafate
Jaione Elkoro
Gautena DonostiaErnest Lluch liburutegiaLa librería de DeustoAna Clara Luque
Iurretako bibliotekaAEK Lizardi euskaltegiaGaumin Argitaletxea –
Fernando Morillo