Zergatik Irakurketa Erraza? Populazioaren %30ek irakurtzeko zailtasunak dituelako; Irakurketarako sarbidea behar soziala eta nazio eta nazioarteko lege-testu desberdinetan aitortutako eskubidea delako eta gainera, irakurtzea, ideiak, pentsamenduak eta esperientziak partekatzea baimentzen duen gozamena delako.

 Zer dira LF materialak?

Irakurketa Errazeko (LF) materialak ardura bereziarekin landutako liburuak, dokumentuak, web-orriak eta abar dira irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurri eta ulertu ahal izateko.

-Edukiari dagokionez IFLA-ren (Liburutegi-erakundeetako eta Elkarteetako Nazioarteko Federazioa) arauen araberakoak dira hizkuntza eta formari dagokionez.

-LF materialek populazioaren %30ak dituen beharrei erantzuten die.

 Nori doa zuzendua?

– Irakurtzeko demokraziaren printzipioari erantzuten dio Irakurketa Errazak.

– Irakurketaren bidez hainbat talderen gizarteratzea ahalbidetzen da.

-Aldi baterako zailtasunak dituzten irakurleei (immigrazioa, irakurketan berandu hasi direnak, eskolatze urriakoak, ikasketekin arazoak dituztenak…) edo zailtasun iraunkorrak dituztenei zuzentzen da (ezgaitasun intelektuala, zahartasuna…)

 

circulos-destinatarios-LF

Zirkuluek, gutxi gorabehera, Irakurketa Errazeko liburuen hartzaileak irudikatzen dituzte eta karratuak material hauen beharra.

Zirkuluek, gutxi gorabehera, Irakurketa Errazeko liburuen hartzaileak irudikatzen dituzte eta karratuak material hauen beharra.

 Zertan laguntzen du LF-ak?

-Kultura, literatura eta informaziorako sarbidea edukitzea behar eta eskubide demokratikoa da.

-Informazioan eta ezagutzan oinarritutako gizartean, irakurleen ulermen zailtasunek pertsona asko baztertzen ditu irakurketa, komunikazio, informazio, heziketa edo aisirako kanal moduan erabili ezin dituztenean.

– Irakurketa errazak egoera hau hobetzera bideratutako konponbideak eman nahi ditu. Irakurle berriak sortzen lagundu, irakurketagatiko gustua berreskuratu eta irakurketa-maila hobetu.

 Nola egin aurrera LF-aren garapenean?

– LF-aren sustapen eta garapenak entitate sozialen, administrazioen eta sektore pribatuaren inplikazioa behar du.

-Liburuen argitalpena, heziketa eta material informatiboak baita ere euskarri digitaletan edukitzea, irakurketa-klubak sortzea eta LF-aren inguruko ekimenak funtsezkoak dira bere garapenerako.

 Zer da Irakurketa Erraza Euskadi?

-Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza 2012an jaiotzen da informazio-zentroa eta Irakurketa Errazaren inguruko ekimen erreferentzia moduan, batez ere Euskadin.

– ALF (Associació Lectura Fàcil), LFeko arauei egokitutako liburuak identifikatzen dituen logotipoa ematen duen entitate arduradunarekin egiten du lan.

– Testu-egokitzapeneko zerbitzua eta aholkua eskaintzen dio Irakurketa Errazari eta dokumentuak “hizkera xumea-ri”

Harremanetan jarri eta kontsultak egiteko:

lecturafacileuskadi@gmail.com

 

logo-lf-con-letras-gris

Zer eskaintzen du Irakurketa Erraza Euskadi-k?

  •  Argitalpen zerbitzuak

Irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako testu mota guztiak moldatu, ikuskatu eta editatzen ditugu.

  •  Heziketa  

Irakurketa dinamizatu baita idazteko LF teknika ikastaroak eta tailerrak diseinatu eta eskaintzen ditugu.

  •  Aholkularitza  

Erakunde, entitate sozial eta bere publikoarekiko komunikazioa hobetu nahi duten enpresentzako “hizkera xume/herrikoiera” moldatzen ditugu lege-testu eta testu informatiboak.

  •  Aurkezpenak eta hitzaldi informatiboak

Irakurketa Erraza kontzeptua zabaltzen ari gara bere erabilera eta aplikazioaren abantailen inguruko ekimenak diseinatu eta garatuz.