Irakurketa Erraza euskaraz, nahi(a) eta behar(ra). Irakurketa Errazari buruz hitzegiten dugunean, zera galdetzen digute maiz: “… eta ba al da euskarazko irakurketa errazeko libururik?”

Galdera hau egiten digute, adibidez, irakurketarako zailtasunak edo ikasketa arazoak dituzten ume edo nerabeen gurasoek; edota, gazte hauen maixu eta andereñoek. Euskera bait da eskolan darabilten hizkuntza, eta beraien testu-liburuetan eta azterketetan lantzen dutena.

Galdera hau egiten digute, etorkin helduek ere, euskera hizkuntza berri bat ikasten ari direnak. Ikaste-prozesuaren lehenengo maila batean, ezin bait dituzte euskerazko liburuak irakurri. “Oraindik ezin dut Bernardo Atxagaren edo euskal literatura klasikoko libururik irakurri”. Pertsona hauek, hizkuntza menperatzen duten heinean, liburu hauek gozatzea lortuko dute. Baina beste batzuek, irakurketarako edo ulermenerako zailtasun iraunkorra izanik, ezingo dituzte inoiz gozatu: adimen-minusbaliotasuna duten pertsonak, zaharrak, dementziak, etab. Batzuetan, euskaldun zaharrak izanik ere, hainbatek galdera hau egiten digute, hizkuntza honetan irakurtzeko ahalmena urria izanik, eguneroko euskera (liburuak eta egunkariak) konplexua bihurtzen bait da.

euskara

Galdera hau egiten digute, liburutegietako langileek ere. Irakurketa errazaren kontzeptua ezagutzen dutenenean, liburutegietan sartu nahiko lituzkete baino gaztelaniazko liburuez osatutako katalogo bat bakarrik aurkitzen dute. Liburutegietako apalak erdizka geratzen dira; batez ere, kontutan izanik, katalanez editatutako liburuak, gaztelaniaz editatutakoak baino gehiago direla.

Erantzuna honakoa da beti: “Ez, momentuz ez. Ez dago euskarazko materialik irakurketa erraza formatuan”.

Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Errazaren helburua, irakurteta erraza euskal komunitate autonomoan zabaldu eta garatzea da; eta jakina, bi hizkuntzetan. Argitaletxeek eremu berri bat dute zabalik eta publiko bat zai. Irakurketa-demokrazia eta estilo partehartzaile bat garatzen lagunduko duten liburu eta autore berriak espero dituen publiko bat. Administrazioek, kulturarekin eta euskarazko informazioarekin lotutako proiektuak bultzatuko dituztela espero duen publiko bat, ondorioz, herriaren %30-ari irakurketa hurbilduko zaiolarik.

FacebookTwitterLinkedInGoogle+PinterestEmailEvernote