Laida Martínez Navarro 1965ean Bilbon jaio eta bertan euskaldundu zen. Psikologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gizarte-lanari dagokionez, 1985tik 2000. urtera Bilbon dagoen “El Refugio” Umeentzako Harrera Etxean lan egin zuen, bertan umeei ikasketetan laguntza eman zielarik. Azken urteotan ipuin batzuk eta eleberri bat idatzi eta argitaratu ditu. Besteak beste, hainbeste sari jaso ditu literatur sarietan. Haur literaturari dagokionez (euskaraz eta Irakurketa Errazan), idazle bakarretariko bat da. Bere liburuak, Maxenak, aitzindariak eta erreferenteak dira Irakurketa Errazan, haurrentzako literaturan, euskaraz.

2012an ezagutu zuen Irakurketa Erraza, Carmen Elvirari esker (Giltza-Edeben lan egiten du gaur egun) eta Blanca Matari esker (Lectura Facil Euskadi-Irakurketa Erraza entitatearen arduraduna). “Handik hona mugitu naiz mundu eta formatu horretan”. Haur literaturako lau liburu idatzi ditu: “Max Bilbon bizi da/Max vive en Bilbao” eta “Max oporretan doa/Max se va de vacaciones” (Ediciones Beta). Liburuok idatzi zituen haurrentzako eta euskaraz ezer ez zegoelako formatu horretan. Horretarako 2002an Lazarillo saria lortu zuen nire pertsonaia bat berreskuratu nuen. Izan ere, pertsonaia horrekin beste haurrentzako liburu batzuk idatzita neuzkan (formatu tradizionalean) eta oso harrera ona eduki du beti umeen artean. Horiez gain, eleberri historiko bat argitaratuta du: “Erdi Aroko egunak“. Eleberria aproposa da gazte zein nagusientzat. 1300. urtean girotuta dago, On Diego Lopez Harokoak Bilbo sortu zuenean.

  • Zergatik hasi zinen Irakurketa Errazako liburuak idazten?

Formatua izugarri interresgarria eta behar beharrezkoa iruditu zitzaidalako. Izan ere, hainbat irakurlek (irakurtzeko orduan edota irakurritakoa ulertzeko orduan arazoak dauzkatenek) ez zeukaten irakurtzeko material aproposik. Formatua hutsune hori betetzera datorrela iruditu zitzaidan. Horrez gain, beste gauza bat ere ikusi nuen: Irakurketa Errazako liburuak gutxi baziren, are gutxiago zeuden haurrentzako. Eta haurrentzako eta euskaraz, bat ere ez zegoen. Horrexegatik berreskuratu nuen 2002an Lazarillo saria jaso zuen pertsonaia: Max.

  • Nolakoa izan zen formatu berezi honetan idazteko prozesua?

Denbora eman behar izan nuen IFLA-ren gomendioak eta irizpideak aztertzen eta ikasten; irakurketa errazako beste testu eta liburu batzuk irakurtzen ere bai. Gero, Lectura Fácil Euskadi-k egindako zuzenketak oso baliogarriak izaten dira formatu horretan nola idazten den ikasteko. Idazteko orduan ez da erraza, berriz. Formatua errespetatzen delarik, testu literarioa, aberasgarria, entretenigarria, interesgarria… sortu behar delako. Literatura da, azken batean, eta literarioa dena ez da sinplea.

Bestalde, idatzi ditudan haurrentzako liburuekin errazago egin zait (beharbada Max aspaldian ezagutzen nuelako eta horrekin beste liburu batzuk idatzita neuzkalako). Eleberri historikoa idaztea pixka bat gehiago kostatu zitzaidan. Batetik gai horri buruz, historikoa izanda, idazteko ohitura falta neukalako; eta, bestetik, informazio historikoa, datak, gertatutakoak eta nik sortutako fikziozko pertsonaiak formatuan, Irakurketa Errazan, antolatzea eta txertatzea, uztartzea, zailago egin zitzaidalako.

max-vive-bilbao-luna

Luna, 7 urte. Vitoria-Gasteiz.

 

  • Liburua Idatzi ondoren, irakurlearen esperientzia ezagutu ahal izan duzu…

Bai, oso esperientzia aberasgarria izan da. Bai klubetan, baita Elkarte, ikastetxe, eskola eta ikastoletan ere. Umeei izugarri gustatu zaizkie Maxen liburuak, baita irakasleei ere. Bestalde, Erdi Aroko egunak ere asko gustatu da, Bilboko eta Gaztelako historioa modu errazean, entretenigarrian, azaltzen delako, pertsonaia historikoak nik sortutakoekin batera doazelako. Askotan ikusi dut liburuak irakurri eta gero “hunkituta” geratu direla irakurleak (umeak zein nagusiak). Izan ere, autoestimua igo zaie liburua amaitu ahal izatea. Irakurle batzuentzat oso esperientzia berria izan da: liburu oso bat irakurtzeko gai izan dira!!! Haientzat egoera ezohikoa da eta oso aberasgarria, benetan. Horrez gain, idazle bezala diot, irakurritakoarekin disfrutatu badute, oso ondo sentitu naiz.

Idazle eta argitaletxe gutxi oraindik

Laidaren ustez, poliki-poliki kontua aurrera doa. Berak, Euskal Herrian Gauminekin (“Erdi Aroko egunak” argitaratu dit) eta BETA III Milenio-arekin (bertan daude argitaratuta Max-enak euskaraz eta gaztelaniaz) lan egiten ari da. Katalunian lantzen ari da La Mar de Fácil argitaletxearen eskutik (laster argitaratuko diote “Erdi Aroko egunak” gaztelaniaz: “Los dias de la Edad Media”) eta Horsori argitaletxeari esker (“La ruta del petroleo” argitaratuko diote.

Liburu horretan petrolioaren historioa eta haren garrantzi historiko zein ekonomikoa azaltzen dut modu errazean eta entrenigarrian). Bestalde, Irakurketa Erraza defendatzen duten elkarteak lan handia egiten ari dira formatua jendeari ezagutarazteko, horra hor 300 baino gehiago dauden klubak. “Hemen, Euskalherrian, Blanca Mata lan eta lan dabil. Eskerrak eman behar dizkiogu egindako ahaleginagatik”, Laidak aipatzen du.

artxanda-club-web

Presentación de Maria-Hijas de la Cruz Ikastetxearen Irakurketa Errazako klubaren bat.

  • Nola ikusten duzu etorkizuna euskaraz arlo honetan eta zure kasuan idazle bezala?

Idazle kopurua handituko dela uste dut. Gizarteak material horren beharra du. Irakurle pilo bat dago horren zain. Ume asko ere bai, eta ez bakarrik ezintasunak dituztenak. Orokorrean hitz egiten ari naiz. Hainbat eskola eta ikastolatan irakasleek aipatu didate erraz irakurtzeko materiala oso beharrezkoa dela, ezinbestekoa.

Euskal Autonomi Erkidegoan euskara hizkuntza ofiziala dugu erdararekin batera, baina askok dira euskaraz hitz egin edo ulertzeko zailtasunak dituztenak. Irakurtzen hasteko onura ekar dezakeen materiala da, dudarik gabe. Helduei dagokienez, hau da, euskara ikasten ari direnei dagokienez, beste horrenbeste esan daiteke: material baliogarria, aberasgarria eta ezinbestekoa da.

Momentuz, Laida Irakurketa Errazean beste liburu bat idazten ari da. Hala ere, formatu tradizionalean ere jarraitzen du. “Zorte handia (edo ausardia) daukadanez, biekin nabil”.

 

FacebookTwitterLinkedInGoogle+PinterestEmailEvernote