Ander Izagirre. Kazetaria eta idazle da. “Idazterakoan erabiltzen ditugun hainbat baliabide baztertu edo aldatu egin behar horrek idazketa prozesuaz konszienteago izatera bultzatu nau”.

(Donostia, 1976) (Twiterren @anderiza) Hainbat gai jorratu ditu bere kronika eta liburuetan (Kolonbia, Pakistan, Bolivia, Argentina…) Bere lanak www.anderiza.com:

ander-izagirre-txernobil

– Irakurketa Erraza formatuan euskaraz argitaratuko diren lehen liburuetako bat da zeurea. Proposamena jasotzean, ezagutzen zenuen mugimendua? Horrelako lanen beharra ikusten duzu?

Ez nuen Irakurketa Errazaren mugimendua ezagutzen baina oso ideia polita iruditu zitzaidan, irakurtzeko zailtasunak dituztenei ere irakurketaren gozamena zabaltzea eta istorio berriak ezagutaraztea. Euskara ikasten dabiltzanentzat eta euskaraz alfabetatu ez ziren belaunaldientzat ere material egokia da, gainera. Egia esateko, liburua proposatu zidaten garaian oso lanpetuta nenbilen eta ez nuen beste lanik hartu nahi inolaz ere, baina asmo honek merezi zuela iruditu zitzaidan. Poza ematen dit horrelako ekimen batean parte hartu ahal izateak.

– Nola sentitu zara zuzenean formatu honetan idaztean? Erraza da erraz idaztea?

Ez zait erraza gertatu erraz idaztea. Ariketa zaila eta polita izan da: normalean, idazterakoan erabiltzen ditugun hainbat baliabide baztertu edo aldatu egin behar horrek idazketa prozesuaz konszienteago izatera bultzatu nau. Kosta egin zait baina gimnasia polita izan dela uste dut. Eta liburu honek zerbaitetaz jabetzeko balio izan dit: Txernobilen ezagutu genuen historia, berez, oso indartsua, kezkagarria eta erakargarria da. Eta idazkera xumeenarekin ere, historiak oso indartsu izaten jarraitzen du.

– “Txernobil txiki bat etxe bakoitzean”: erralitatea pertsonaia fiktizioen hitzetan kontatua. Zer aurkituko dugu obra honetan?

Liburu honetan Txernobilen inguruan ezagutu nituen pertsona batzuen istorioak topatuko ditugu. Katastrofe nuklearra konpontzeko erreaktoretik gertu lan egin zuen soldadu bat, ihes egin behar izan zuen neska bat, gaur egun Eremu Debekatuan lan egiten duten langileak… Euren istorioak fikziozko pertsonaietan haragitu ditut, kontakizuna errazagoa eta garbiagoa izan dadin, baina Txernobilek suntsitu zuen gizarte baten benetako isla dira istorio horiek.

txernobil-txiki-bat

(Entrevistas realizadas por Gaumin Argitaletxea para la presentación de su colección de títulos LF en euskera)

FacebookTwitterLinkedInGoogle+PinterestEmailEvernote